XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2.-Aurreko lerroaldean esandakoa gorabehera, ostatua modalitate bietan batera emateko baimenen kasuan, establezimenduaren edukiera 16 plazakoa izango da gehienez ere.
3.-Ostatua emateko unitate bakoitzean, establezimenduaren izena, modalitatea, erregistro zenbakia eta unitate horretarako baimendutako edukiera adierazi beharko dira.
1.-Ostatua logeletan ematen duen nekazalturismoko establezimenduak gutxienezko instalazio eta ekipamendu hauez hornituta egon beharko du:
a) Argindarra eta edateko ura
b) Berogailua logeletan, komunetan, egongeletan eta jantokian.
c) Telefonoa etxebizitzan.
d) Jantoki-gela, establezimenduaren gehienezko edukierarako egokia, lagun bakoitzeko metro karratu bateko azalera eduki beharko duela gutxienez.